Gazte auziperatuen hitzartzea

Bost egun pasatu dira soilik, epaituak izaten ari garen 28 gazteak, eskailera hauetan bertan bildu ginenetik.

Cinco días duros, bost egun gogor.
Poliziaren oldarkeria eta kolpeak jaso ditugu eta bost kide espetxean dauzkagu berriro ere.
Tortura deklarazioak entzun eta infernu hura berriro presente izan dugu.
Gu epaitzeko inor ez den epaile baten aurrean egon eta bere harrokeria ikusi dugu, gure kontra dauzkaten probak entzun eta euren erridikuluaren are kontzienteago izan gara gainera.
Euskal Herrira bueltan ginenak polizia espainolaren jasarpena pairatu dugu berriz ere, guretzat espreski jarritako kontrol polizialekin.

Pero también han sido cinco días llenos de emociones, bost egun eder.
Loiola, como Gasteiz, Donosti, Ondarru, Tafalla… se ha convertido en símbolo del compromiso y el cariño. Símbolo de un pueblo comprometido que apuesta por la solución y por el fin de los juicios políticos.
Habéis conseguido que nos sintamos arropadas por todo un pueblo. Vosotras, quienes os habéis reunido y habéis formado este muro popular, quienes habéis estado junto a nosotras, sois los verdaderos responsables de que estos días hayan sido un impulso para nosotras.
Mila esker bihotz bihotzez zuen babes eta animoengatik!

Euskal Herrian eta Madrilen epaiketa politikoen contra planto egin dugu, eta aurrerantzean ere jarrera honetan mantenduko gara. Bide honetan, orainarte bezala, herri hau bide lagun izaten jarraituko dugula badakigu.

Quieren que el próximo 6 de octubre volvamos a sentarnos frente a un tribunal que pretende juzgar nuestra militancia y nuestro compromiso político. Esta vez, además, pretenden que escuchemos las mentiras de los policías que nos torturaron durante cinco días.
No estamos dispuestas a ello y no estaremos en la misma sala que nuestros torturadores.

Amaitzeko, muxu eta besarkadarik goxo eta handiena Irati, Igarki, Imanol, Xabi eta Jazintentzat. Oso indartsu eta gogotsu ikusi ahal izan ditugu, eta euretaz harro gaudela esan nahi diegu. Aupa zuek!
Gora herri harresia! 28ak ere libre!

Loiolako AskeGunearen iritzi artikulua

Hogeita hamabost ordu iraun zituen Loiolako Askeguneak. Laburregia seguru espetxean hilabetez egon beharko diren Jazint, Igarki, Irati, Xabier eta Imanolentzat, baina laburra izanagatik ere, intentsitate eta emozio handiko orduak izan ziren. Ehunka lagun batu ginen Loiolako basilikaren aurrean eta inoiz ahaztuko ez ditugun uneak bizi genituen. Denok izan ginen Askegunearen parte, baina ziur bakoitzak bere Askegunea gordeko duela memorian. Bakoitzak bere anekdotak eta bere bizipenak. Baina zalantzarik gabe argazkia bakarra izan zen: herri baten argazkia.

Igandeko prentsaurrekoan jada ikus zitekeen herritarrek gazteei emandako babesa. Konponbidea bai eta Epaiketarik ez zioten bi pankarten artean jende andana batu ginen (ondoren jazoko zenaren aurrekaria, nolabait esateko). Prentsaurreko hartan epaiketa injustuak salatu eta konponbidean urratsak aldarrikatzearekin batera, herria aktibatzeko beharra azpimarratu zen beste behin ere. Prentsarekin zita amaitzearekin bat karpak muntatzen hasi ginen, eta hor hasi zen dena.

Askegunea martxan jarri zen, herria aktibatzeko eta elkartasuna adierazteko gunea, herritarra ikusle izatetik harago aktore bilakatzeko gunea. Auzolanean eta modu parte hartzailean eraikitako espazio batek berez ematen du norbanako bakoitza aktibo izateko aukera, muntaian edo otorduetan laguntzen zein tailerretan lanean. Eta hori gutxi balitz, ekimen desobediente batean parte hartzeko abagunea ere mahai gainean ezarri zuten auzipetuek. Lagun koadrila bati pilota eta pareta eskura uztean berehala hasiko dira pilotan jolasten, bada, Loiolako Askegunea ere norbanakoa kolektiboan inplikatzeko gune aproposa bilakatu zen.

Herri aktibazioari dagokionean, beraz, arazoa ez da jendeak paso egiten duela, horretarako ematen diren aukerak egokitu beharra baizik. Jada manifetan parte hartzeak ezer gutxi aldatzen duenaren sentsazioa dagoen garaiotan, herritarrok ekarpena egiten dugunaren konbentzimendua eskainiko digun espazioak behar ditugu. Irudimenez eta ausardiaz jokatzeko garaia da. Eta desobedientziari dagokionean ere beste hainbeste. Ahoz aho dabilkigu desobedientzia dela bidea, baina bidea egiteko urratsak ezinbestekoa dira. Loiolan ehundaka pertsona agertu ziren karetak aurpegian jarri, pelukak jantzi, gogor eutsi eta “ni Irati!” edo “ni Imanol naiz!” esateko prest. Kolpeak kolpe, lege injustuen aurrean desobeditzeko prest. Eta honen aurrean ez dago hitzik: chapeau!

Bestetik, Askeguneak, ideologien gainetik aldarri zehatzen baitan egiten du gonbitea. Konponbidearen alde dagoen herritar orori luzatzen zaio gonbidapena. Eta zenbaitzuk interes partidistak medio eztabaida desitxuratu nahi badute ere, oinarrizko ideiarekin bat datorren edonor da ongietorria. Alabaina, herritar orori ateak zabaltzen zaizkion bitartean, sentsibilitate politiko guztiak posizioa hartzera ere behartzen ditu. Ekimen desobediente batek bere ondorioak dakartza (kasu honetan Ertzaintzaren interbentzioa eta atxiloketak), eta egoera horren aurrean ezberdinen posizioak agerian geratzen dira. Aginduari men egin eta Ertzaintza bidali ala herritarrekin bat egin; babesa helarazi ala ekimena errefusatu; konponbidea bultzatu ela epaiketei zilegitasuna eman. Modu batera edo bestera, baina finean A ala B. Zentzu honetan, sentsibilitate politiko guztiei luzatu zitzaien gonbita (zenbaitzuei auziperatuek eurek modu zuzenean). Edozein kasutan, esan bezala, Askeguneak posizioa hartzera behartzen du. Eta denok dakigu nola izan zen: Ertzaintza odol gosez egurra ematen eta gorbatadun ugari justifikaezina justifikatzen.

Ekimen efimeroa, baina sinbolismoz eta sentimentuz betea. Herritik sortua eta herritarrei begira eginikoa. Guztiok genekien han egoteak ez zituela epaiketak geldituko, konponbidea ez dela egun batetik bestera zerutik eroriko. Baina zerbaiten parte izan ginen. Bide baten pausua, olatu baten tanta, harresi baten harria. Koloretsu eta zirikatzaile, konbentzimenduz eta tinko.

Askeguneak, beraz, guztiok kontutan hartu beharreko lekzioak mahaigainean jarri ditu. Inongo zalantzarik gabe argi gelditu da herri bat dagoela konponbidearen alde, herri bat aktibatzeko prest, eta herri bat lege injustuak desobeditzeko gogoz eta indarrez. Orain bakoitzari dagokio bere lekzioak ikastea.

Larunbat honetan Gasteizen eginiko manifestazio arrakastatsua.

Larunbat honetan ehundaka lagun batu ziren Gasteizko kaleetan. Bertan, gaur Auzitegi Nazionalean epaitzen hasiak diren Xabier Fernandez de Gamarra, Koldo Moreno, Federiko Lomas eta Aitor Juarezek, bere herriaren berotasuna jaso zuten.

Gaur ere, Gasteizko Harresiak antolatutako autobus batek lagundu ditu epaiketako lehenengo egunean.

auzitegiko atean

Apirilak 12/13. LIBRE Topaketak01 Donostian. AskeGunearen lehen urteurrena. Konpromisotik desobedientziara

IMG-20140327-WA0003

Libre Topaketen Aurkezpena

Eskuartean duzun LIBRE dinamikari buruzko orri honen helburua, datorren Apirilaren 12 eta 13an, AskeGunearen lehen urteurrenean, Donostiako Bulebarrean antolatuko dugun “LIBRE Topaketak 0.1” ekimenean parte har dezazun eskatzea da, bai zuk eta baita zure lagun taldeak, elkarteak, herri erakundeak, mugimenduak ere.

Jakingo duzunez, Madrilgo Entzutegi Nazionalean Batasuna zein SEGIko kide izateagatik edota erakunde horien izenean eginiko lan politikoarengatik, Euskal Herriko 76 lagun auziperatu epaitu dituzte eta kartzeleratuak izateko arrisku larrian daude. Horien artean, 9 donostiarrak dira. Auziperatuekiko elkartasuna adierazteko eta marko epaiketa hauek salatzeko asmoz, joan den udazkenean LIBRE dinamika martxan jarri genuen Euskal Herri osoan eta baita Donostian ere.

Hilabeteotan, ehunka izan dira herriz herri guztiok elkarlanean antolatu ditugun mota ezberdineko ekimenak, hauetako batzuk Donostian burutu ditugu gainera, besteak beste, LIBRE Krossa, LIBRE Mus Txapelketa, Konpromiso Eguna… Oraingoan, datorren apirilaren 12/13an ELEAK taldearekin batera antolatuko dugun “LIBRE TOPAKETAK.01” aurkeztu nahi dizkizugu.

Donostiarren eta Donostiako eragile sozialen parte hartzea errazteko eta beraien arteko elkarlana, hausnarketa eta eztabaida indartzeko, hiru izango dira “LIBRE TOPAKETA.01” izeneko egitasmo honetan garatuko ditugun ekimen nagusiak:

A.- Donostian dauden ERAGILE SOZIALEN AZOKA (A12/A13)
B.- KONPROMISOEN HITZARMENA/DESOBEDIENTZIA hausnarketa markoa (A12)
C.- Auziperatuekiko elkartasunezko ASKEKANPADA (A12)

Modu honetan, donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren KONPROMISOA, DESOBEDIENTZIA ZIBILA, HERRI ERRESISTENTZIA edota KONFRONTAZIO DEMOKRATIKOA nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin hausnartzea proposatzen dugu, gure arteko FORMAKUNTZAREN SAIO KOLEKTIBOA burutuz.

Helburu hauek erdiesteko, ezinbestekotzat jo dugu ZUGANDIK HASITA, ahalik eta jende gehienarengana jo eta beraien konpromisoa lotzea, hau da, PROPOSATZEN DIREN EKIMEN ZEHATZETAN PARTE HARTUKO DUTELA ZIURTATZEA, BATEAN BIETAN EDOTA HIRURETAN. Informazio guztia http://www.libredonostia.org orrian izango duzu. Parte hartzeko izena emateko libredonostia@gmail.com helbidera idatzi. Eta Twitterren bilatu nahi bagaituzu, @donostiharresia izenean gaituzu.

DONOSTIAKO AUZIPERATUAK eta ELEAK MUGIMENDUA

Gasteizko Harresiak mobilizazio berri bat iragarri du martxoaren 29rako, torturan oinarritutako 4 gazteren kontrako epaiketa salatzeko

20140312_113109Mani 29

AUZIPETUEN ADIERAZPENA

Martxoaren 31 eta apirilaren batean eta bian, berriz ere lau gasteiztar epaituak izango gara Madrileko salbuespen epaitegian. Oraingoan Koldo, Xabi, Fede eta Aitorren txanda da injustiziaren gurpil ankerrean. Aurten 23 gasteiztar geihago pasatu dira auzitegi nazionaletik jada.

Gaur gaurkoz, beste 23 dira hurrengo hilabetee ta urteetan bidai berbera egin beharko dutenak. 200 pertsonatik gora euskal herri osoan.

Lauroi segi gazte antolakundeko kide izatea leporatzen digute. Xabiri, bere burua kateatuz errepide bat moztu izana ere. Koldori azkenik, kale borrokarekin loturiko jarduerak. Orotara, 48 urteko espetxe zigorra eskatzen ditu fiskaltzak laurontzako. Akusazioaren oinarria, inkomunikazio aldian poliziaren nazionalaren  aurrean sinatutako adierazpenak dira. Tortura bidez lortutako inkulpazioak, epailearen aurrean ukatuak.

Azpimarratu nahiko genuke 2007an atxilotuak izan ginela, duela 7 urte, eta leporatzen dizkiguten delituak, 2004, 2005 eta 2006 urtekoak direla, duela 10 urtekoak alegia.

GASTEIZKO HARRESIAREN ADIERAZPENA

Berdin dio ustezko zein delitu leporatzen zaion pertsona bati. Inork ez luke epaitua izan behar inkomunikazio aldian polizia aurrean sinaturiko adierazpenak oinarri. Ez baitago adierazpenak borondatezkoak izanaren inongo bermerik. Epaitegietan apenas aplikatzen den Tribunal Gorenaren jurisprudentziak berak dio: “Aitorpena modu aske eta boluntarioan lortu dela baieztatu ahal denean bakarrik  hartu ahal da bere egilearen kontrako probatzat.”Nola “baieztatu” pertsona baten adierazpenak “libre eta modu boluntarioan” egin direla, 5 egun poliziaren eskuetan, abokaturik gabe eta, nazioarteko aginduak desobedituz, inkomunikazio aldia bideoan grabatua ez denean? Auzitegi Nazionaleko epaile Ramon Saez Valcarcelekin bat gatoz: Tortura ekiditeko modurik eraginkorrena aitorpenik froga moduan ez onartzea da, akusatuak ondoren esandakoan atzera egin eta tratu txarrak salatzen dituenean, “egoera fisiko, moral eta psikologiko oso larrietan lortutako aitorpenak susmagarritzat emanez, inkomunikazio egoeran jasandako askatasun gabeziako egoeran gertatzen den bezala”. Zertarako inkulpatu boluntarioki zure burua eta lagunena, ondoren epailearen aurrean dena ukatzeko? Guardia Zibilaren arduradun ohi Luis Roldanen hitzak erabilita: “Norbaitek sinesten al du deklaratzen dutena, gogorkeriarik gabe deklaratzen dutela?” Irakurtzen jarraitu

Nuevo juicio contra la solidaridad en la Audiencia Nacional. 14 gasteiztarras serán juzgadas el 24 y 25 de febrero. ELKARTASUNA EZ DA DELITUA!!

Duela ia bi urte Gasteizko ZaharrazHarroAlde Zaharrean kalejira bat egin genuen, hainbeste egiten dira gure herri eta auzoetako jaietan… Hark helburu zehatz bat zuen: euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunak omentzea; kuttuna espetxean edota erbestean izateak suposatzen duen sufrimendua samurtu nahian, bizilagunok gure berotasuna adierazi nahi izan genien jai giroan, eta arratsalde paregabea pasa genuen guztiok elkarrekin, hain urrun dauzkagunak gertu sentitze nahia konpartituz.
Hilabete batzuetara, guztiok zur eta lur utzi gintuen zitazio sinestezin bana jaso
genuen hamaika pertsonak, erakunde biktimario batek erasoaldi berria prestatu
baitzuen euskal herritarron aurka: kalejirako irudiekin osaturiko youtubeko bideo bat froga bakarra izanik, beti ere gu identifikatzeko indar polizialen laguntzaz, salatu egin gintuzten. Deklaratzera deitu gintuzten, gure aurka benetan akusazio larriak eginez, terrorismoa goraipatu genuela baitiote. Kereila ridikulu batek Madrilgo salbuespen epaitegira joanarazi gintuen, gure errutina hautsiz, denbora eta dirua xahutu-araziz.
Eta hala, ospakizun solidario batean parte hartu izana espetxeaz ordaintzeko mehatxupean aurkitu ginen.
Gertatutakoa publikoki azaldu genuen, baita elkartasuna kriminalizatzeko eta jai herrikoiak erasotzeko saiakera bat gehiago besterik ez zela salatu ere. Duela urtebete pasatxo Madrila joan ginen, tragoa pasatzen lagundu gintuzten hainbat pertsonaz bete genuen autobus batean; eta egindakoak terrorismoarekin zerikusirik ez zuela deklaratu genuen. Uda partean, aitzitik, gure aurka abiatutako prozesuarekin aurrera egingo zutela jakin genuen, artean sumarioan jende gehiago sartu eta pertsona bat atera egin zituzten.

Badugu Madrila itzultzeko eguna: otsailak 24 eta 25. Hamalau gara azkenean Marlaskaren aurrean eseri beharko Irakurtzen jarraitu

Gaizka, Sendoa eta Kepa #libre lelopean kontzentratu dira Bilboko epaitegi aurrean

Kartela_gaizka epaitua 2014 otsaila copia2012 urteko uztailean Gaizka Astorkizaga gaztearen atxiloketaren inguruan burututako desobedientzia ekimenak zigortzeko asmoa azaltzen jarraitzen du fiskaltzak.
3 herritarren aurkako zigor eskaera honen adierazle da. Bere burua epaitegian kateatzeagatik, Gaizkak 2 urtetako espetxe zigor eskaerari egin beharko dio aurre datorren ostegunean. Berarekin batera, beren elkartasuna adierazi zuten beste 2 herritar ere izango dira epaituak otsailaren 13an, Bilboko epaitegietan burutuko den epaiketan.
Antza denez, ez dute ulertu ez direla 3 lagun epaitzen ari, baizik eta justizia eta demokrazia aldarriak direla epaituko dutena. Zertarako daude ba epaileak? Herri oso bat eta bere eskubide zibil eta politikoen aldeko aldarria epaitzeko?
GU ERE IZAN GINELA ohiukatu eta nahikoa dela aldarrikatzeko, gure babesa adieraziko diegu auziperatuei. Beraz, ostegunean goizeko 10:00etan Bilboko epaitegietan burutuko dugun elkarretaratzean itxaroten zaituztegu. Bilbotar guztiak deitzen ditugu kamiseta laranja jantzi eta eskubide zibil eta politikoen aldeko herri harresia indartzera!