Konpromiso Eguna datorren larunbatean Donostian: Egitarau zoragarria

Konpromiso Eguna ospatuko dute Donostian datorren larunbatean, martxoak 15. Herritarrek egindako ekarpenekin osatu dute ondoren daukazuen egitarau oparoa.Donostiako Alde Zaharreko hainbat gunetan izango dira ekimenak: Boulevardean, Trinian, kalean, kontzertuak tabernetan… Ekimen zoragarria! Oraindik ere zerbait antolatu nahi duenari konpromiso eguna antolatzeko sortu duten webgunearen bitartez ekimena proposatzeko dei egin diete, beraz, zerbait egingo bazenu, ez dudarik egin eta egin ekarpena!! Lan txandetarako ere jendea behar da.

Martxoaren 15ean egingo da Donostian Konpromiso Eguna, eta egitaraua aurkeztuko dute hori osatzen aritu direnek eta epaiketa politikoetan auzipetuak dauden donostiarrek.

Martxoaren 15ean egingo da Donostian Konpromiso Eguna, eta egitaraua aurkeztuko dute hori osatzen aritu direnek eta epaiketa politikoetan auzipetuak dauden donostiarrek.

Asteburuan aurkeztu dute eta herritarrei egun pasa ederra egitera eta epaiketa politikoen aurka atxikimendua ematera joateko dei egin diete.

EGITARAUA:

-BULEBARRA:

a) Karpa handia:

-11:00: egunaren hasiera.

-11:00-12:30: haur jolasak, Egiako pailazoak, Kriki eta Kroki pailazoak, puzgarriak…

-12:00: ekitaldi zentralaren prestaketa lana.

-13:00: ekitaldi nagusia: Baietz Bulebarra bete!

-14:30: Bazkari herrikoia.

-15:30 Kanta herrikoiak Ane eta Janirerekin.

-16:00: Ramon Agirre.

-17:00: Dantza ikastaroa Trebeskaren eskutik.

b) Karpa txikia

Erakusketak, mahai-inguruak eta bideo emanaldiak egun osoan: guraso presoen aldeko margolanen erakusketa, Joxean´s Hil Eben film laburraren proiekzioa, Nazioarteko elkartasunari buruzko Askapenaren erakusketa, Palestinari buruzko hitzaldia eta argazki proiekzioa, Piztuk antolatutako bideo tailerra, Festa dezagun, gaurdanik geroa! dokumentala… ta beste hainbat ekimen!

-TRINIA:

17:00: Bertso-pilota saioa

-KONTZERTUAK TABERNETAN

-18:00etatik aurrera kontzertuak Parte Zaharreko hainbat tabernetan: Mikel Karton, Gorantz Erori Proiektuko Antton, Adikune, Madeleine, Argazki Bat Behelainoan, U.K.Bill, Goragaleak, Olatz Salvador…

-BERTSO MUSIKATUA:

-18:30tan Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Jon Maia eta Miren Amuriza bertsolariak; gai jartzailea: Unai Gaztelumendi Musikariak: Ixak eta Sierra

-KALEAN:

-12:00: Kantujira

-12:00: Dultzaineroak

-12:00: Alde Zaharreko Joaldunak Bulebarretik abiatuta

-18:00: Xao kale erromeria

-20:00etatik aurrera, pintxo-poteo erraldoia, Eonian elektrotxarangarekin

1 thoughts on “Konpromiso Eguna datorren larunbatean Donostian: Egitarau zoragarria

  1. Pingback-a: Konpromiso Egunarekin bat egiten dugu epaiketa politikoen aurka | Donostiako Piratak

Utzi iruzkina